Zer da?
Programazioaren edukiei (Bilduma, aldi baterako erakusketak eta jarduerak) eta museoak eskaintzen dituen zerbitzuei buruz (gaztelaniaz eta ingelesez) bisitariei arreta eta informazioa eskaintzen dieten langileak.
Horrez gain, langile horiek:
- Ilarak kudeatzen dituzte
- Espazioen kokapenari eta zerbitzuari buruzko informazioa ematen dute
- Internet bidez erositako edo deskargatutako sarrerak balioztatzen dituzte
- Taldeak jaso eta identifikatzen dituzte
- Lehentasunezko arretako taldeei harrera ematen diete
- Gurpil-eta makila-aulkien mailegua errazten dute
- Museoko jardueren garapenean parte hartzen dute (mintegiak, hitzaldiak, kontzertuak, etab.)
- Museoko prentsa-, protokolo eta babesle-ekitaldietan parte hartzen dutenei arreta ematen diete
- Kexa, iradokizun eta zorion-formularioak entregatu eta jasotzen dituzte, baita museoari buruzko iritzi-liburuxkak ere
Non?
Erakusmahaietan eta informazio-arreta guneetan – hemen daude:
- Museoko sarbideak
- Sabatini eraikina, 2. solairua
- Eraikinen arteko lotura, 1. solairua (topagunea)
- Kristalezko jauregia
- Velazquez jauregia
Nola jakin dezaket nortzuk diren taldekideak?
- Identifikazio-logotipo hau dute: